Jardunek Amnistia Eguna antolatu du larunbaterako Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 20a, 14:00

Leitzako Herri Aretoan eginen dute mahai ingurua.

Jardun koordinakundeak antolatuta, Amnistia Eguna ospatuko dute larunbatean Leitzan. Mahai ingurua, bazkaria, manifestazioa eta kontzertuak izanen dituzte.

12:30ean hasiko dute eguna Herri Aretoan eginen duten  Amnistia eta errepresioa iraganetik gaurkotasunera mahai inguruarekin. Ondoren, 14:30ean, eskolako jantokian bazkaria izanen dute. Bazkaltzeko kalabaza krema, onddo eta haragi paella, gazta eta menbrilloa eta kafea eta kopa izanen dituzte. Gainera, aukera beganoa ere eskainiko dute. 

Bazkaria bukatuta, 18:30ean mobilizazioa antolatu dute frontoitik abiatuta plazara. Bukaeran, ekitaldi politikoa eginen dute. 

Eguna bukatzeko, 21:00ean hasita Kop, Dinamita, Sofokaos eta Lukiek taldeen emanaldia, eta DJ-ak izanen dituzte. Gainera, frontoian bokatak eskainiko dituzte. 

Bazkarirako sarrerak 15 euro balio du, eta kontzertuetakoak, aldiz, 20. Biek batera erosten dutenek 20 eurotan lor ditzakete biak. Sarrerak salgai daude Peritzan eta Torrean, eta kontzertukoak egunean bertan ere egonen dira salgai. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun