Gaztainak biltzera irteera egin dute Aresoko haurrek eta gurasoek

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 19a, 13:00

Urteroko ohiturarekin segituz gaztainak biltzera joan ziren atzo Aresoko haur eta gurasoak. Plaza zaharrean 16:00etan elkartu ziren eta saskiak eskuetan mendi aldera joan ziren elkarrekin. Gaztaina pila ederra bildu zuten denen artean. Indarra hartzeko merienda goxoa izan zuten gero eta ez zen bukatu atzo udazkeneko festa, bildutako gaztainak jateko afari merienda egingo baitute laster.

Argazkiak: Iker B. eta Jaione O

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun