Ekainaren 3an eginen dute Euskal Herria Mendi Erronkaren IX. edizioa

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 18a, 20:00

«Mendizaletasuna, auzolana eta ofizialtasuna» oinarri dituen Leitzako hurrengo mendi erronka 2023ko ekainaren 3an izanen dela aurreratu dute antolatzaileek. Pandemia tarteko bi urtez bertan behera utzi behar izan zuten lasterketa, baina indartsu itzuli ziren, eta adierazi dutenez, «orduko indarrak emandako fruituak dira urteroko kirol hitzordu honen alde bailara osoa auzolanean jartzeko elikagaia».

Lasterketa egunarekin batera, oraingoz aurreratu dutena bakarkako ohiko modalitatea (ultra, 67 kilometrokoa) edo erreleboen modalitatea mantenduko dituztela izan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun