Iberoko dorrearen historia ezagutzeko eta Jeiki abesbatzaren kontzertua aditzeko aukera izanen da urriaren 23an, igande eguerdian. Txango honetarako autobusa antolatu du Leitzako udalak. Autobusean joan-etorriko bidaia, erakustaldia eta kontzertuaren prezioa 10 eurokoa izanen da. Maimur eta Astiz liburudendetan eman daiteke izena.
Leitzako udaletik jakinarazi dutenez, «kontzertu honetan Nafarroako historiaren zati txiki bat ezagutzeko aukera ere izango dugu, Leitza eta Goizueta artean dagoen dorrearen historia alegia». Erakustaldi horren ondotik, Jeiki abesbatzak abestuko du eta beraiekin batera abestea ere eskatuko dute.