Astean behin, 10:00etatik 13:00etara biltzen dira jubilotekan Ainhoa Ansa aranoarra gidari dutela. Astelehenetan Leitzako Udaletxeko lehen solairuan, asteartetan Goizuetako jubilatuen elkartean, asteazkenetan Aresoko Udaletxeko lehen solairuan eta ostegunetan Aranoko Maisuenean. Hilean bost euro ordaintzen dituzte eta izena gizarte zerbitzuetara deituta eman behar da: 948 51 08 40.
Zerbitzua probatzeko egunak datorren astean eginen dituzte: Leitzan urriaren 17an; Goizuetan urriaren 18an; Areson urriaren 19an eta Aranon urriaren 20an. 11:00etan egin dituzte hitzorduak.