Zinema izanen dute asteburuan Leitzako Herri Aretoan

Ttipi-Ttapa 2022ko urriaren 13a

Larunbatean eta igandean Minions. El origen de Gru eta La vida padre pelikulak ikusteko aukera izanen dute Leitzan. Biak gazteleraz emanen dituzte eta sesio bikoitza izanen da. Lehen filma 16:30ean proiektatuko dute, eta bigarrena 19:00etan. 

Sarrerak internet bidez zein lehiatilan bertan eros daitezke. Haurrentzako Minions. El origen de Gru pelikularako sarrerak zine bonuaren bidez erosiz gero 3,5 euro balio du, Internet bidez 4 euro eta, aldiz, lehiatilan erosiz gero, 5 euro. 

La vida padre pelikularen kasuan, 4,5 euro balio du bonuaren bidez erosita, 5 euro Internet bidez erosita, eta leihatilan bertan erosita, aldiz, 6 euro. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun