Independentzia aldarrikatu du Mendialdeko Sortuk Hispanitatearen egunean

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 12a, 13:30

Independentziarako Indarra dinamikarekin buru-belarri segitzen du Mendialdeko Sortuk. Dinamikaren harira, urrian hainbat solasaldi antolatu dituzte eta horrez gain, gaur, urriaren 12an, Hispanitatearen eguna dela eta, hainbat ekintza egin dituzte. Herriz herri mural koloretsuak egin dituzte eta A15 autobidean mural handi bat jarri dute.

Independentziarako Indarra dinamikaren baitan, hauek izanen dira hurrengo hitzorduak:

  • Urriaren 21ean larrialdi klimatikoaz solasaldia Areson, 19:00etan.
  • Urriaren 26an Krisiak(k) eta burujabetza(k) solasaldia Lekunberrin. 19:00etan Gabari Gune Irekian eginen dute.
  • Azaroaren 5ean Independentzia Eguna Leitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun