Familia txokoa izanen dute Leitzan urriaren 20an

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 12a, 18:00

Irailean hipopresiboei buruzko tailerrarekin hasi zuen Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Adin Txikikoen tratu onen Sareak denboraldi honetarako programazioa, eta azarora bitarte beste hainbat hitzordu iragarri ditu. 

Hurrengo hitzordua, hilaren 20an izanen da, Leitzan, udaletxeko 2. solairuan. Bertan familiaren txokoa izanen dute 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat.  Haizea Loira musikoterapeutak gidatuko du saioa eta haurren adinaren arabera bi ordutegi izanen dira. 

9 -18 hilabete bitarteko haurrak 16:00etatik 17:00etara bilduko dira, eta 19 eta 36 hilabete bitartekoak 17:30ean hasi eta 18:30ak arte. 

Familia txokoa doan izanen da baina aurretik izena eman behar da urriaren 14a baino lehen 948 510 840 zenbakira deituta. 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun