Goizuetako Umore Ona abesbatzan parte hartzeko deia luzatu dute

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 11a, 14:00

Ostiralean 19:30ean emango dio aurtengo ikasturteari hasiera Goizuetako Umore-Ona abesbatzak eskolako musika gelan. Kantatzea gustuko dutenak abesbatzara animatzeko deia egin dute, eta horretarako abesbatzako partaide baten bidez eman beharko da izena. «Animatu, seguru ongi pasako duzula».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun