'Erroa eta geroa' dokumentalaren emanaldia ostiralean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko urriaren 11

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna da urriaren 15ean, larunbata, eta horren harira, ostiralean 'Erroa eta geroa' dokumentalaren proiekzioa egingo dute Goizuetako udaletxeko ganbaran 18:30ean. 

Dokumentalak ordu erdiko iraupena du eta  belaunaldi desberdinetako emakume baserritarren testigantzak biltzen ditu. Emanaldiaren ondoren, Gotzone Sestorainekin solasaldia izanen dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun