Larunbatean jokatuko du Oinatz Bengoetxeak bere azken partida Leitzako plazan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 11a, 12:00

Iragarri bezala, larunbatean, urriaren 15ean jokatuko du Oinatz Bengoetxeak bere azken partida herriko plazan, eta agurreko partida aitzakia hartuta, egun osoko pesta antolatu dute. 

11:00etan Aurrera pilota eskolako umeek partidak jokatuko dituzte. 12:00etan Bengoetxeak  partida jokatuko du plazako frontoian; binaka ariko da, baina norekin eta noren kontra jokatuko duen sorpresa izanen da. Jarraian bazkaria eta pesta izanen da txarangak lagunduta. 

Pilota partiduak plazan eginen dituzte, eta bazkaria eguraldi ona bada plazan, eta txarrarekin kiroldegian. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun