600 euro zozketatuko ditu Leitzako Kaxkabeltza elkarteak

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 6a, 09:00

Kaxkabeltza elkarteak joan den urtean antolatutako azoka.

Urriaren 3tik 16ra eginen den ‘Udazkena Leitzan’ kanpainako zozketa hilaren 17an eginen dute Karrape irratian

‘Udazkena Leitzan’ kanpainaren barrenean, 600 euro zozketatuko ditu Leitzako Kaxkabeltza elkarteak urriaren 3tik 16ra bezeroek elkarteko denda eta zerbitzuetan egiten dituzten erosketen truke.

Zehazki, 100 euroko hiru bale, 50 euroko lau bale eta 20 euroko bost bale zozketatuko dituzte urriaren 17an Karrape Irratian. Baleak erabiltzeko epea urriaren 23an bukatuko da. Kaxkabeltza elkarteak, Nafarroako dendak eta Laboral Kutxaren babesa izan du ekimen hau antolatzeko eta Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako jarduketa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun