«Euskal Herrian independentismoa bizi-bizirik dagoen mugimendua» dela iritzita, eta horri «ikusgarritasuna» emateko asmoz, Independentziarako Indarra dinamika abiatu du Sortuk Mendialdean. Independentziaren aldarria herriz herri eginen dituzten solasaldien bidez «hezurmamitu» nahi dute, eta azaroaren 5ean Leitzan eginen duten Independentzia Egunarekin borobildu.
Hitzaldi zikloa
- Urriak 6: Zaintza(k) solasaldia Leitzan, 19:00etan Atekabeltzen.
- Urriak 12: Independentziaren aldeko aktibismoa herriz herri.
- Urriak 21: Larrialdi klimatikoaz solasaldia Areson, 19:00etan.
- Urriak 26: Krisiak(k) eta burujabetza(k) solasaldia Lekunberrin, 19:00etan Gabari Gune Irekian.