Irailetik azarora arteko programazioa prest du Leitzaldeko adin txikikoen tratu onen sareak

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 3a, 20:00

Joan den astean hasitako hipopresiboen tailerrari segida emanez, aste honetan, asteartean eta ostegunean, hipopresiboen beste tailer bat antolatu du Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Adin Txikikoen Tratu Onen Sareak. Azaroaren 22ra bitarte, Leitzan eta Goizuetan hainbat saio izanen dituzte. 

Urriaren 20an musika, dantza eta ipuinak uztartuz tailerra eginen dute Leitzan; urriaren 25ean haurraren loaz ariko dira Leitzan. Azaroan beste lau tailer eginen dituzte: azaroaren 8an lehen sorospenei buruzkoa Leitzan; azaroaren 10ean konexio emozionala Goizuetan; hilaren 17an 18 eta 36 hilabetekoen artean autonomia eta mugak izanen dituzte hizpide Leitzan eta 22an bizkar osasuntsuaren tailerra eginen dute Leitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun