Euskaraldia batzordea sortzeko bilera eginen dute bihar arratsaldean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 3a, 15:00
2018ko Euskaraldiaren edizioan hartutako irudia.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra eginen da Euskaraldiaren hirugarren edizioa eta dagoeneko izena emateko epea zabalik dago. Edizio honetarako lanak prestatzeko eta antolatzeko batzordea sortu nahi dute Leitzan, eta horregatik egin dute biharko hitzordura joateko deia.

Bilera, bihar, urriaren 4an, 18:30ean eginen dute udaletxeko lehendabiziko solairuko gelan. Biharko bilera «parte hartu nahi duen ororentzat irekia» izanen dela aurreratu dute antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun