Hiru Erregeen Mahaira irteera antolatu du Goizuetako Arainburu Mendi Taldeak urriaren 22rako

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 4a, 12:00
Arainburu Mendi Taldeko kideak Artzikutzari egindako irteeran.

Gehienez ere 19 lagunek hartzen ahalko dute parte irteeran, eta urriaren 14an bukatuko da izen ematea. 

Euskal Herriko gailurrik altuenera, Hiru Erregeen Mahaira antolatu du urriko irteera Goizuetako Arainburu Mendi Taldeak. 05:00etan aterako dira Goizuetako plazatik autobusez Linzara. Bertan, Hiru Erregen Mahaira igotzeko zortzi ordu inguruko itzulia izanen dela aurreikusi dute. Itzulera 20:00etarako eginen dute herrira. 

Denera, 17,21 kilometrotako itzulia izanen da, erdi mailako zailtasuna duena, eta 1.219 metrotako desnibela izanen du.

Irteeran parte hartu nahi dutenek urriaren 14a baino lehen eman beharko dute izena Elena estankoan edo arropa denda. Autobusez eginen dute irteera, eta hori dela eta 19 laguneko muga paratu dute. Autobusak 20 euroko prezioa izanen du, eta dena betez gero itzuleran 5 euro itzuliko dizkiete parte hartzaileei. 

Ohikoa den gisan bakoitzak bere hamaiketakoa eta bazkaria eramango beharko ditu, eta aldatzeko arropa eramateko gomendioa ere egin dute. 

Antolatzaileak ez dira gertatu daitezkeen ezbeharrez kargu eginen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun