Alde batetik, agertokia aldez aldatu dute, horrela igogailua atzeko aldean gelditzen delarik. Bestetik, agertoki gainean 300x291 cm-ko pantaila elektrikoa jarri dute, aurreko proiektagailu finko batekin.
Soinua Ganbarako bi aldeetan kokatutako 4 bozgorailutatik aterako da hemendik aurrera. Azkenik, hizlariek behar izanez gero, 2 kabledun mikro, kable gabeko mikro bat eta diadema moduko mikro batek osatzen dute ekipoa.
Goizuetako Udalak 8.153,22 euroko inbertsioa egin du Ganbara Aretoa behar bezala hornitu eta aurrerantzean egingo diren ekitaldien (hitzaldiak, filmak, emanaldiak, kontzertuak...) kalitatea hobetzeko.