'Argazkilaritza mugikorrean' ikastaroa ostiralean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 27a, 19:00

Mugikorrarekin argazkiak ateratzea gustatzen zaienek kamerari probetxu gehiago nola atera ikasteko aukera izanen dute Goizuetan. 'Argazkilaritza mugikorrean' ikastaroa izanen dute ostiralean 18:00etan udaletxeko ganbaran, Sarean Euskaraz jardunaldien barrenean

Ikastaroa Oier Fuentes adituak emanen du euskaraz, eta bi orduz mugikorreko kamarako barrunbeetan murgilduko dira. 

Bertan parte hartu nahi duenak eguna aurretik izena eman beharko du esteka honen bidez. Informazio gehiago nahi duenak, aldiz, info@sareaneuskaraz.eus helbidera idatzi dezake. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun