Plaza irekian, euriak ere protagonismoa hartu nahi izan du eta arratsaldean pilotalekua lehortzen hasi behar izan zuten. Partidan zehar ere tanto batzuk euripean egin zituzten eta azkenean, gogotasuna medio finala ordubete baino gehiago luzatu zenez, ilunpean bukatu behar izan dute partida.
Biharamunean, Astigarragako Sagar Uztan
Ados pilota elkarteko partidarik garrantzitsuena izan zen larunbatekoa, baina biharamunean, Astigarragako 2022ko Sagar Uztaren baitan antolatutako partidan ere ikuskizun ederra eskaini zuten. Arrietak eta Mujikak 22-19 irabazi zieten Irantzu Iantzi eta Orbegozori.