- 09:00etan txistulariekin diana.
- 10:00etan Aurrera Futbol Taldeko jokalari gazteen futbol partidak plazan.
- 11:00etatik 13:00etara haurrentzako eta gazteentzako ginkana plazan. Norberak bere bizikleta eta kaskoa eraman beharko ditu.
- Ordu berean rokodromoa Aurrerako atarian.
- 11:00etan Aurrera Pilota Eskolako pilotarien saioa herriko plazan.
- 12:00etan Aurrerako dantzarien emanaldia herriko plazan.
- 13:00etan Incansables txarangarekin eta Leitzako konpartsarekin kalejira.
- 14:30ean Aurrerako bazkideen bazkaria Karrapean.
- Bazkaldu ondoren, Aurrerako bazkideen ingurutxoa.
- Ondotik Incansables txarangarekin eta buruhandiekin kalejira.
- 21:30ean luntxa Aurrera elkartean, bazkideentzako eta bazkaltiarrentzako.
- Pestarekin jarraitzeko Joxe Mendizabalekin dantzaldia Aurreran.
Bazkarirako txartelak
Bazkariko menua hauxe izanen da: zainzuriak eta patea, otarrainxkak baratxuriekin, txanpiñoiak urdaiazpikoarekin, zurtoin beteak onddo saltsan, oilasko izter beteak, postretarako sorbetea eta goxua eta edateko ardoa, sagardoa, xanpaina, kafea eta kopak.
Txartelak irailaren 28ra arte Torrean eta Peritzen erosten ahalko dira, bazkideen txartelak 25 eurotan eta bazkide ez direnen bikoteenak 29 eurotan.