Gaur bukatuko da Aresoko eskolaren mendeurren pestako bazkarirako txartelak hartzeko epea

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 23a, 10:30

Aresoko Nazabal eskolak ehun urte beteko ditu aurten, eta mendeurrena egun osoko pestarekin ospatu nahi dute. Urriaren 1ean izango dute egun handia, eta gaur, irailaren 23a, izango da plazan egingo duten bazkarirako txartelak erosteko azken eguna. Txartelak Sastinen daude salgai, helduenak 20 eurotan eta 12 urtez beherako haurrenak 10 eurotan.

Bazkariko menua hauxe izango da: pasta entsalada, gisatua, kontesa izozkia, kafea eta kopa.

Haur, gazte eta heldu elkarrekin ospatu nahi dute mendeurrena eta animatzeko deia luzatu du pestaren antolaketan ibili den lantaldeak. Eguneko egitaraua ere jakinarazi dute:

  • 11:00etan pesta hasiko da, garai batean egiten zen bezala, eskolako ezkilak joz.
  • Ondoren ekitaldia egingo dute parkean.
  • Handik eskolara bisitan joango dira eta eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute.
  • Hori bukatuta, Aresoko fanfarre eta buruhaundiekin kalejira egingo dute eskolatik plazara.
  • 12:00etan eskolako materialen erakusketa ikusgai izango da plazan.
  • 14:30ean plazan bazkaria egingo dute.
  • Arratsaldean Batule eta Taupada Batukadak herrian ibiliko dira.
  • Iluntzean Bide Batez musika taldearen emanaldia izango da plazan, eta horrekin batera, pintxoak dastatzeko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun