Liburutegi ibiltaria Goizuetan eta Aranon izanen da bihar

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 22a, 15:30

Liburutegi ibiltariak ostiral honetan, irailaren 23an, eginen du geldialdia Goizuetan eta Aranon. Leitzako liburuzainaren ikasturte honetako aurreneko hitzordua izanen da eta ohi bezala, 14:30etik 15:30era Goizuetan eta 16:00etatik 16:30era Aranon izanen da. Biharkoaren ondoren, hilabetean behin itzuliko da liburuz betetako kutxak hartuta Goizuetara eta Aranora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun