Motxila 21 taldeak kontzertua emanen du Leitzan irailaren 24an

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 22a, 09:00

Motxila 21 taldea gonbidatu du LHL taldeak larunbaterako, «eredugarria delako inklusioaren alde egiten ari diren lana».

LHLko lantaldeak Motxila 21 taldea gonbidatu du Leitzara, «eredugarria delako inklusioaren alde egiten ari diren lana». Emanaldia larunbat honetan, irailaren 24an, izanen da. Larunbatean 19:00etan hasiko da Herri Aretoan eta sarrerak aurretik zortzi eurotan Maimur eta Astiz liburu-dendetan eros daitezke, eta bestela, egunean bertan, hamar eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun