Izen ematea Whatsappez 621 24 80 24 telefonora idatzita, 948 51 03 79 telefonora deituta edo biblilei@navarra.es helbidera idatzita egin beharko da.
Aurreko astean sare sozialen erabilera egokiari lotutako beste tailer bat egin zuten Leitzako liburutegian: Fake news tailerra, sare sozialen eta komunikabideen bidez ailegatzen diren gezurrak antzematen laguntzeko. Horri segida emanez, ostegun honetan, komunikazio teknologien erabilerarako familia kontratua izanen dute hizpide.