Ramon Zabalegiren 'Akatsa da bidea' erakusketa ikusgai Leitzako Herri Aretoan

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 19a, 14:00

Gaurtik igandera bitartean Ramon Zabalegi artista irundarraren 'Akatsa da bidea' erakusketa ikusteko aukera izanen da Leitzako Herri Aretoan.

Astelehen eta asteartean 17:00etatik 20:00etara ikusteko aukera izanen da; asteazkenean itxita egonen da; ostegunean 17:00etatik 20:00etara; ostiralean 10:30etik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta larunbatean eta igandean 12:00etatik 14:00etara.

Igandean, artistak berak bisita gidatua eginen du erakusketan 12:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun