Pilota erakustaldia eginen dute gaur arratsaldean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 16a, 11:00

Uztarria.eus

Europako Trail Gazers proiektuaren barrenean, pilotako hiru modalitateren erakustaldia eginen dute gaur Leitzako Amazabal pilotalekuan. 16:00etan hasita esku pilotan, palan eta zesta puntan ariko dira. Europako beste herrialdetatik etorritako jendea espero dute eta azalpen batzuk ingelesez emanen dituzte.

Leitzako Aurrera pilota eskolakoak esku pilotan ariko dira, Lekunberriko Larraun Pilota elkartekoak palan eta Noaingo Jai Alai elkartekoak zesta puntan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun