Sare sozialen erabilera egokiari buruzko tailerra hurrengo ostegunean Leitzako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2022ko irailaren 16a

'Komunikazio-teknologien erabilerarako familia kontratua' tailerra izanen dute hurrengo ostegunean, irailaren 22an, 18:00etan Leitzan.  

Teknologia berriak zentzuz erabiltzeko familia-arauak ezarri nahi dituzten 8 urtetik gorako haurrentzat eta beraien familientzat zuzenduta dago tailerra.  Aurretik izena eman behar da  621 248 027 edo 948 510 379 zenbakietan eta biblilei@navarra.es helbidean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun