2 motako diabetesaren inguruan tailerra eginen dute urrian Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 15a, 19:00

Nafarroako Gobernuaren pazienteen eskolaren barne, Elikadura eta ariketa fisikoa 2 motako diabetesean tailerra eginen dute Leitzan. Urriaren 17an, 19an, 24an eta 26an izanen dira eta dohainik izanen dira.

Saioak 17:30etik 19:30era Leitzako Udaletxean eginen dituzte. Gaztelaniaz izanen dira eta aurretik izena eman beharko da: 08:00etatik 15:00etara 848 42 34 50 telefonora deituta edo pazienteeneskola.nafarroa.eus helbidean sartuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun