Mendizaleak Arriurdinetatik atera eta Loitzate, Izu, Eskas, Orozko zubieta eta Unalbiden barna ibiliko dira bueltan Arriurdinetara ailegatu aurretik. Itzuli «zaila» izanen dela aurreratu dute, «ibiltzen ohitutakoentzat». 32,62 kilometroko luzera eta 1.225 metroko malda izanen ditu.
Igandean, irailaren 17an 07:15ean Goizuetako plazan elkartuko dira eta kotxez Arriudinetara joanen dira. Kotxea eramateko boluntarioak beharko dituztela adierazi du Arainburu Mendi Taldeak, eta kotxea eramateko prest dagoenak izena emateko orrian zehaztu beharko du. 16:30 alderako itzuliko dira. Norberak bere gosaria eta bazkaria eraman beharko ditu, eta antolatzaileak ez dira gerta daitezkeen ezbeharren erantzule eginen.
Izen emateko azken eguna gaurkoa da eta Goizuetako estanko eta arropa dendan egin beharko da.