Leitzako Okillin kalea itxiko dute bihar asfaltatze lanak direla eta

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 13a, 13:00

Leitzako Udalak jakinarazi duenez, bihar asteazkean 08:00etan hasi eta ortzeguneko 08:00ak arte Okillin kalea ibilgailuentzat itxita egonen da kiroldegitik hasi eta osasun etxeraino. 

Espaloitik oinez igaro ahalko da osasun etxera, eta Itzaire haur eskola atzeko aparkalekua erabili ahalko da autoa aparkatzeko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun