Kristina Saralegi gogoan ospatu dute Leitzako Talo Eguna

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 12a, 12:00

Hamazazpigarrenez ospatu zuten atzo Leitzan Talo Eguna. Goizean goizetik giro ederra izan zuten, plaza bete egin zen Saralegitarren taloak dastatzeko eta  bertako ekoizleen eta artisauen produktuak erosteko.

12:00etan Leitzako Arro baserriko Kristina Saralegi zena omendu zuten. Omenaldian bertsolariek, dantzariek eta joaldunek hartu zuten parte besteak beste eta 'Zure hazia betiko gure bihotzetan' idatzita zegoen plaka eman zioten Saralegiren alargunari. 

Omenaldiaz gain, urtero bezala talo lehiaketa egin zuten, eta Ilenia Villabonak irabazi zuen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun