Sare sozialen erabilera egokiari buruzko bi tailer antolatu dituzte Leitzako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 12a, 19:00

Irailaren 14an, asteazkenean fake news edo albiste faltsuak antzemateko tailerra eskainiko dute. Irailaren 22an, aldiz, komunikazio-teknologien erabilerarako familia-kontratuari buruzko tailerra eginen dute.

Asteazkenean, irailaren 14an eginen dute lehen tailerra, fake news edo albiste faltsuei buruzkoa. Bertan, sare sozialen eta komunikabideen bidez iristen diren gezurrak antzematen erakutsiko dute. Tailerra 17:00etan izanen da, eta 11 urtetik gorakoei zuzenduta dago. 

Irailaren 22ko tailerrean, aldiz, komunikazio-teknologien erabilerarako familia-kontratua aztertuko dute. Tailerra teknologia berriak zentzuz erabiltzeko familia-arauak ezarri nahi dituztenentzat zuzenduta dago, 8 urtetik gorako haurrentzat zein bere familientzat. 18:00etan izanen da. 

Bi tailerrak Leitzako liburutegian eskainiko dituzte, eta aurretik izena eman beharko da 621 248 027 edo 948 510 379 zenbakietan eta biblilei@navarra.es helbidean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun