Goizuetako Baserritarren Batzordeak herriko baserritar eta abeltzainak deitu ditu irailaren 8an, ostegunean 19:00etan udaletxeko pleno aretoan eginen den bilerara.
Hainbat gai landuko dituzte. Bertzeak bertze, orain arte egindako lanen eta egungo egoeraren laburpena; abeltzaintzarako laguntzak eta askak, itxiturak, manga ganaderoak, barrera kanadiarrak eta abar egiteko herriko abeltzainen proposamenak ere jasoko dituzte eta herri lurren ordenantza berritzeaz ere ariko dira, «egin diguten proposamena adituekin aztertu ondoren dagozkigun alegazioak landuko ditugu», aipatu dute.
Herriko baserritar eta abeltzainak bileran parte hartzera animatu dituzte.