Astelehenetan Leitzan izanen da jubiloteka zerbitzua, udaletxeko lehenbiziko solairuko aretoan. Astearteetan goizuetarren txanda izanen da, jubilatuen elkartean. Asteazkenetan Aresoko Udaletxeko lehenbiziko solairuan elkartuko dira eta azkenik, ostegunetan Aranoko Maisuenean.
Goizeroko zita 10:00etan hasi eta 13:00etan bukatuko da, Aranon zerbait motzagoa izaten bada ere erabiltzaileek hala erabakita.
Izena eman nahi duen edonork gizarte zerbitzuen bulegora deitu beste lanik ez du izanen (948 51 08 40) eta han jasoko du behar badu argibide gehiago.