'Mugez harago' ihes jokoa antolatu dute Leitzako liburutegian astelehenerako

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 2a, 17:00

Jokoaren bidez migratzaileen eta errefuxiatuen errealitatera hurbiltzeko aukera izanen dute parte hartzaileek.

Datorren astelehenean, irailaren 5ean goizeko 11:00etan izango da jokoa, 12 urtetik gorako edonorentzat Leitzako liburutegian. Ihes-jokoaren bidez parte hartzaileak errefuxiatu bihurtuko dira, mundu simulatu bat zeharkatuz. Joko eta proba desberdinak izanen dira, eta ongi pasatzeaz gain, migratzaileen larruan sartzeko aukera izanen da. 

Aurretik izena eman behar da 948 510 379 telefonora deituta, 621 248 024 zenbakira mezu bat bidalita, edo bibilei@navarra.eus helbidera e-mail bat bidalita. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun