Gong eta mantren kontzertua gaur arratsaldean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 2a, 10:00

Emanaldia Goizuetako Udaletxeko ganbaran eginen dute, 18:30ean. «Zurekin konektatzeko soinu bidaia bat» izanen dela adierazi dute saioa gidatuko duten Carminak eta Raulek. Hitzordua debalde izanen da eta joan nahi dutenei esterilla eta manta eramateko eskatu diete. Ordu eta erdiko iraupena izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun