Skabidean ska, reggae eta rocksteady taldea da, eta Iruñean sortu zen 2012an. Hamar musikarik osatzen dute taldea, eta berrehun kontzertu baino gehiago eman ditu gure geografia osoan zehar, atzerrira irtenaldi ugari egiteaz gain. 2022aren hasieran argitaratu zuten beren laugarren diskoa.