Etxekoei keinu hunkigarria egin die Ibai Azurmendik Espainiako Vueltan

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 26a, 15:00

Abuztuaren 19an hasi zen Espainiako Vueltan lehian ari da Euskaltel Euskadi txirrindularitza taldeko Ibai Azurmendi leitzarra eta bere arrastoa uzten ari da gainera. Aste honetan Euskal Herrian barna pasatu da itzulia, eta asteazkenean, Irun eta Bilbo lotu zituen bosgarren etapako ihesaldi nagusian parte hartu zuen. Zaleen berotasuna ere sentitu zuen, baita etxekoena ere. Bidean Azurmendik Begoña ama besarkatzeko aukera ez zuen galdu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun