Aresoko Mendi Martxarako izen emateak zabalik segitzen du

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 23a, 09:00

Irailaren 4an egingo duten Aresoko XIII. Mendi Martxako prestaketak aurrera doaz. Antolatzaileek 21 kilometroko itzulian izena emateko epea zabalik dagoela gogoratu nahi izan dute.

Irailaren 2a baino lehen izena ematen dutenek 12 euro ordaindu beharko dituzte. Izena www.mendizmendi.com atarian eman behar da. Irailaren 2tik aurrera izena ematen dutenek, berriz, egunean bertan egiten ahalko dute, 07:00etatik 07:45era plazan, 15 euro ordainduta.

Lauzpabost orduko ibilbidea izango da, eta bukaeran paella eta sagardoa banatuko dute bazkaltzeko.

Gainerakoan, itzulia 08:00etan hasiko da plazan eta bidean, Urteaga (606 m), Ulizar (867 m), Merkuzelai (720 m), Urkita (850 m), Pagozelai (705 m) eta Lau Mugarrieta (Guratz, 955 m) igaro beharko dituzte mendizaleek. Guztira 21 kilometro ditu eta 1.200 metroko malda.

Informazio gehiago nahi duenak 649 20 53 10 telefonora deitu edo kirolmankomunitatea@gmail.com helbidera idatz dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun