Uda giroa

Dantza emanaldia, pilota partida eta buruhandiak Goizuetako festetan

Ttipi-Ttapa 2022ko abuztuaren 18a

Giro ederrean ospatzen ari dira goizuetarrak herriko bestak eta hainbat jarduera izan dituzte aste guztian, haien artean Umore Ona Dantza Taldearen ikuskizuna, pilota partida eta erraldoi eta buruhandien kalejira.  Argazkiak: Felix Loiarte

Gaur da Goizuetako festetako azken eguna eta ekitaldiz betetako egitaraua prest dute, festei behar bezalako agurra emateko:

Abuztuak 18, osteguna

12:00etan Umore Ona peñaren irtera ikastolako ostatutik. 12:00etan pilota partidak lau eta erdikoan eta Goizuetako eta Aranoko pilotarien partida.  Ondotik Igandea txaranga. 14:30ean Umore Ona peñaren bazkaria ikastolan. 17:00etan Umore Ona peñaren kalejira Igandea txarangarekin. 18:30ean zezenak Lasturren eskutik. 20:30ean Goittikiren aldeko bingoa ikastolan. 00:00etan udaletxe aurrean festen bukaera ekitaldia Igandea txarangarekin. Segidan Txamukos mariatxiekin dantzaldia plazan. Ondotik Igandea txaranga kaleetan barna. 01:30ean DJ Bull txosnan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun