Uda giroa

Sagardoa eta ur-txirrista izan dituzte Goizuetako Amabirjin bigarrenean

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 17a, 10:00

Goizuetako festatan Amabirjin bigarrenean Sagardo Eguna izan zuten. Eguerdi partean, Nafarroa eta Gipuzkoako sagardogile onenen parte hartzearekin sagardo dastaketa izan zuten plazan. Horretaz gain, egun osoan haurrentzako puzgarriak (ur txirrista) izan zuten eskolan. Erdia baino gehiago joan bada ere, festa egin nahi duenak oraindik izanen du aukera Goizuetan. Argazkiak: Felix Loiarte

Azken txanpa

Azken txanpan sartuak dira Goizuetako festak, baina bi egunotan ere giro ederra izanen dute.

Abuztuak 17, asteazkena

11:00etan erraldoiak eta buruhandiak kalejiran trikitilariekin herrian barna.  12:00etan  nesken eta lehen mailako afizionatuen arteko pilota partidak. 13:00etan Igandea txaranga. 17:00etan XVII. Mus Txapelketa Iskibi kanpinean. 18:00etan Umore Ona dantza taldearen emanaldian plazan. Ondoren Igandea txaranga kaleetan barrena.  23:00etan hip-hop gaua plazan: Uzi Cuzy, Mxk3r, Frank Juncho eta Rig31.

Abuztuak 18, osteguna

12:00etan Umore Ona peñaren irtera ikastolako ostatutik. 12:00etan pilota partidak lau eta erdikoan eta Goizuetako eta Aranoko pilotarien partida.  Ondoren Igandea txaranga. 14:30ean Umore Ona peñaren bazkaria ikastolan. 17:00etan Umore Ona peñaren kalejira Igandea txarangarekin. 18:30ean zezenak Lasturren eskutik. 20:30ean Goittikiren aldeko bingoa ikastolan. 00:00etan udaletxe aurrean festen bukaera ekitaldia Igandea txarangarekin. Segidan Txamukos mariatxiekin dantzaldia plazan. Ondoren Igandea txaranga kaleetan barna. 01:30ean DJ Bull txosnan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun