Abuztuaren 14an Leire Baraibarrek botatako txupinazoarekin hasi ziren pestak Areson. Adur Baraibar ere gonbidatuta, herriko bi kirolariak omentzekoa asmoa zuten, baina entrenamenduak tarteko ez zuen bertaratzerik izan. Suziria lehertu aurretik ere giroan sartzen joateko aukera izan zuten, goizean Mendialdeko azoka eta arratsaldean haur eta gaztetxoentzako jolasak antolatu zituzten. Tio Teronen semeak taldearen emanaldia eta guraso elkarteak antolatutako afariarekin borobildu zuten pestetako aurreneko eguna.
Abuztuaren 15ean, berriz, festetako egun handia izaki, ohiko meza, hamaiketakoa eta pilota partidak izan zituzten goizean. Arratsaldean, herriko haur eta gaztetxoak izan ziren protagonistak eta dantzari trebeak direla erakutsi zuten.
Atzo, abuztuaren 16an, umeen eguna ospatu zuten. Goizean puzgarrietan gozatu ederra hartu eta arratsaldean krosaren ondoren kolorez bete zuten plaza. Patata tortilla txapelketa izan zen gero eta prestatutakoak denen artean jan zituzten herritarrek.