Langile bat zauritua Aranon hiru metro inguruko alturatik erorita

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 13a, 07:00
Ezbeharra ostiral arratsaldean gertatu da 15:24 aldera Irakurri industrialdeko Maderas Justa lantegian, Aranon. Zauritutako langilea 50 urteko gizon bat da eta pronostiko erreserbatuarekin anbulantzian eraman zuten Donostia Ospitalera. Argazkiak: Nafarroako Suhiltzaileak.

 

Istripua artatzera Goizuetako osagileak eta suhiltzaile boluntarioak joan ziren eta hauek iritsi zirenean zauritutako langilea kontziente zegoen. Berehala anbulantzian eraman zuten Donostiako Donostia Ospitalera eta haren pronostikoa mediku-zentroan azterketa bat egiteko zain gelditu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun