535 metro hesi jarri dituzte Goizuetan baserrietako pistak babesteko

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 15a, 10:00

Goizuetako Berazkun auzoko pistan jarritako hesi zati bat.

Azken asteetan 535 metro hesi jarri dira Goizuetako zenbait auzotako pistetan. Honetarako  baserritarren laguntza ezinbestekoa izan da, beraiek markatu baitituzte gune arriskutsuenak. Behin lanak bukatuta, baserrietako bideak seguruagoak izatea lortu da. Lan hauek 22.000 euroko gastua izan dute. 

2023rako egitasmoak

2023an baserrietako bideak partxeatuko dira. Alkasoaldea, Alkainzuriain, eta Aitasemegi auzoetan, hain zuzen ere. Lan hauek 187.000 euroko aurrekontua dute eta PIL dirulaguntzetara aurkeztuko da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun