Plazaola Partzuergo Turistikoak, Habelarte elkarteak, Cederna-Garalur elkarteak eta Aresoko udalak antolatutako Mendialdeko azoka ibiltaria Aresoko plazan izango da abuztuaren 14an, igandean 10:30etik 14:00etara. Denera 32 postu espero dituzte, 18 elikagaienak eta 14 eskulangileenak. 13:30ean, Habelarte produktuen zozketa ere egingo dute.