Aresoko pestak igandean abiatuko dira Leire Baraibar eta Adur Etxezarreta kirolariak omenduz

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 12a, 13:00
Osteguneko kuadrirren egunean ere giro ederra izango dute Aresoko pestetan.

Abuztuaren 14tik 18ra egitarau zabala izango dute

Abuztuaren 14an, igande arratsaldean botako den txupinazoarekin abiatuko dira Aresoko pestak. Aurtengo omenduak Leire Baraibar eta Adur Etxezarreta kirolari handiak izanen dira. Aurretik umeentzako merienda eta jolasak izango dituzte eta ondotik, buruhandien irteera eta Tio Teronen semeak taldearen dantza saio berezia, baita guraso elkarteko afaria ere. Ondoko egunetan ere animazio handia eta egitarau zabala izango dute.

Abuztuak 14, igandea

16:30ean umeentzako merienda eta jolasak guraso elkartearen eskutik. 18:00etan txupinazoa. Aurtengo omenduak Leire Baraibar eta Adur Etxezarreta. Ondoren buruhandien irteera. 19:00etan Tio Teronen semeak. 21:30ean guraso elkarteko afaria karpan.  

 

Abuztuak 15, astelehena

09:00etan diana. 11:00etan meza. Ondoren hamaiketakoa herritar guztientzat karpan. 13:00etan II. Plazaz plaza pilota txapelketaren 5. jardunaldia. 18:30ean herriko haurren dantza saioa. 19:30ean Frontona emanaldia.  Ondoren Fan&Go  taldean emanaldia. 20:00etan afari autogestionatua karpan. 20:00etan Fan & Go taldearen emanaldia.

 

Abuztuak 16, asteartea

09:00etan diana. 11:00etan haurrentzako puzgarriak. 11:00etan plater tiroketa Elusederren. 17:00etan gaztetxoen krosa (14 urtera arte). 17:00etan mus txapelketa udaletxean.  18:30ean patata tortilla txapelketa karpan. 19:00etan kolore festa plazan. 20:00etan Olaiaren eta Iraiaren musika. 21:00etan patata tortillekin afaria karpan. 23:30etan Olaiaren eta Iraiaren musika emanaldia. 

 

Abuztuak 17, asteazkena

11:30ean pilota partida: Bengoetxea VI.a-Olano vs Olazabal-Lazkoz.  14:00etan herri bazkaria Uxue Alberdi eta Iker Zubeldia bertsolariekin.  19:00etan  herri kirolak. Aizkolariak: Iker Vicente-Asier Pellejero vs Jon Rekondo-Hodei Ezpeleta. Harri jasotzailea: Udane Ostolaza.  Ondoren Trikidantz plazan. 22:00etan bokata jatea. 23:30ean Trikidantz plazan.

 

Abuztuak 18, osteguna

11:00etan kuadrillen arteko paella txapelketa Jaiak txarangak alaiturik. 15:00etan kuadrillen bazkaria karpan. Ondoren kalejira herrian barrena eta Aresoko Ingurutxoa. 21:00etan sagardo dastaketa txistorra eta hirugiharrarekin. 00:00etan Eztitan erromeri taldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun