Plazaz Plaza txapelketako partida jokatuko dute abuztuaren 12an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 10a, 19:00
Goiuri Zabaleta gazteak Iera Agirre Iturriaga beteranoaren babesa izanen du ostiralean bien sorterrian jokatuko den txapelketako partidan.

Ostiralean 12:00etan herriko bi pilotarik, Goiuri Zabaletak eta Iera Agirre Iturragak bikote eginen dute, Etxegarai eta Orbegozoren kontra

Ados pilota elkarteak antolatutako Plazaz Plaza txapelketa jardunaldia abuztuaren 12an, ostiralean 12:00etan jokatuko dute Leitzan eta herriko bi pilotarik bikote eginen dute gainera: Goiuri Zabaleta Rodriguez eta Iera Agirre Iturriaga, Etxegarai eta Orbegozoren kontra ariko dira. 

Areson abuztuaren 15ean eta Zubietan 18an

Plazaz Plaza txapelketak segida izanen du asteburuan eta datorren astean eta eskualdean ere izanen dira partida gehiago, Areson eta Zubietan hain zuzen.

Abuztuaren 14an Azagran jokatuko dute Etxegarai eta Zabalak, Irantzu Etxebeste Iantzi beratarraren eta Orbegozoren kontra. Abuztuaren 15ean, 13:00etan Areson jokatuko den jardunaldian, Barrocal eta Mendiburu, Arrieta eta mujikaren kontra ariko dira. Abuztuaren 16an Eltziegon eskualdeko hiru pilotari ariko dira: Goiuri Zabaleta leitzarra eta Ruiz de Larramendi, Irantxu Etxebeste Iantzi beratarraren eta Iera Agirre Iturriaga leitzarraren kontra. Abuztuaren 18an, eguerdian Zubietan, Naroa Elizalde Etxekolonea zubietarra eta aita zubietarra duen Ane Mendiburu, Arrieta eta Agirreren kontra ariko dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun