Goizuetan ur-hornidura mantentzeko errekako ura sartuko dute deposituetan

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 10a, 15:00
Errekako ura hartuko dute goizuetako ur-hornidura sarerako.

Goizuetako udalak herritarrei bando bidez jakinarazi dienez, «ur hornitze sareko deposituak betetzeko ur nahikorik sartzen ez denez, eta datozen egunak aintzat hartuz, errekako ura sartuko dela deposituetan horniketa nahikoa mantentzeko». Depositutik atera aurretik orain arteko tratamendu bera emanen zaio urari.

Aldi berean, «neurri bortitzagoak hartu aurretik» ura zentzuz erabiltzea eskatu die Goizuetako udalak herritarrei (kotxeak ez garbituz, baratzeak ureztatzean neurriak hartuz, etab…).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun