Urkiola eta Jaunarena nagusitu dira Leitzako Plazako XXIX. Pilota txapelketan

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 10a, 12:00

Bero handiarekin eta jendez betetako plazan abuztuaren 9an jokatutako final estuan 22-20 irabazi zieten Ceballos eta Iriarteri

Leitzako Aurrera elkarteak hogeita bederatzigarren aldiz antolatutako Plazako pilota txapelketaren finala jokatu zuten abuztuaren 9an, astearte arratsalde beroan jendez betetako Leitzako plazan. Lehia estua eskaini zuten eta azkenean, Imanol Urkiolak eta Xabier Jaunarenak 22-20 irabazi zieten Ioanes Ceballos eta Mikel Iriarteri. 

Aurretik, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidan, Iñaki Alduntzin eta Unai Olanok 22-16 irabazi zieten Mikel Martinez eta Eñaut Goikoetxeari.

Aurrerako pilota eskolako gazteen arteko partidak ere jokatu zituzten.

Oinatz Alkortak eta Egoi Bidart-ek 18-12 irabazi zieten Julen Baleztenari eta Aimar Zubillagari eta Aiur Ugartemendiak eta Xuban Telletxeak, 22-15 irabazi zieten Julen Baleztenari eta Egoi Bidart-i.

Aurrera pilota eskolak eskerrak eman dizkiete parte-hartzaileei, laguntzaileei, ikusleei eta finalean epaile lanak egin zituzten Juan Joxe eta Joxe Mariri eta datorren urteko hogeita hamargarren edizioari begira jarri dira dagoeneko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun