Leitzako pestak bertan direla eta «horrekin batera, emakumeok jasaten dugun biolentzia ikus dezakegu parranda eremuetan», Leitzako Mugimendu Feministak salatu duenez. Horregatik, Leitzako Mugimendu Feministatik, «pesta parekide batzuen alde egiten dugulako», pesta guztietan martxan izanen den 24 orduko arreta telefonoa aurkeztu dute: 623 39 99 46. «Leitza leku seguru bat izatea, denon ardura da! Gora borroka feminista!» aldarrikatuz bideoa ere argitara eman dute.